Euzkadi Buru Batzarrra da Aberri Batzarrak ematen duen ordezkaritza mailarik handiena duen aberri organo betearazlea. Bere eskumenen esparruan,bere akordioak derrigorrez bete beharrekoak dira EAJ-PNVren alderdikide eta organoentzat.
Hauek osatzen dute: Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, Herrialde Buru Batzarren presidenteek (ABB, BBB, GBB, NBB e IBB) eta beste zortzi burukideek.
Erantsita doazen agirietan ematen da pertsona hauei buruzko informazioa, besteak beste, profil profesionalarekin eta harremanetarako datuekin.
Beste alde batetik Uri Erakundeak daude ( Aberri Estatutuen 21 eta 22. artikuluak) euskal aberri lurraldean eta Euzkadiz kanpoko Erakundeak Euzkadiz kanpoko lurraldeetan ( Aberri Estatutuen 27 eta 32. artikuluak).
Gardentasuna lehentasuna da EAJ-PNVrentzat eta zure ekarpenak behar ditugu esparru honetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.
Hemen klikatu, hobetzeko iradokizuna egiteko: