Indarrean dagoen araudiarekin bat eginik, EAJ-PNVk barne kontrola egiteko sistema aurreikusi du ekitaldi eta agirietatik erator daitezkeen izaera ekonomikoko eskubide eta derrigorrak kontu hartzeko eta kontularitza egiteko. Hain zuzen ere, indarrean dauden Aberri Estatutuek 68tik 81ra doazen artikuluetan barne kontrol batzuk ezartzen dituzte eta Batzarrek aukeratutako epaile eta epaimahaiak eratzea aurreikusten dute. Halaber, Aberri Berme eta Zaingo Batzordea ere aurreikusita dago. Gainera, barne kontrola egiteko beste organo batzuk daude,besteak beste Aberri Batzarreko Ordezkarien artean aukeratzen diren Kontu-Aztertzaileak. Aztertzaile hauek egiten dute urteroko kontularitza liburu eta agiriak aztertzeko eta onesteko lana.
Halaber, Euzkadi Buru Batzarrak, EAJ-PNVren barne funtzionamenduan balore etikoak betetzeko eta interes orokorraren zerbitzura egoteko joera eta helburuari men eginez, 2018ko martxoaren 19an onartu zuen `Conpliance´ edo Delituei Aurrea hartzeko Plan hau, martxoaren 3/2015 Lege Organikoan, alderdi politikoen jarduera ekonomiko -finantzarioa kontrolatzekoan, xedatutakoaren arabera. Lege honek alderdi politikoei ezartzen die beren barne araudian ordenamendu juridikoaren kontrako jarrerak prebenitzeko eta gainbegiratze lana egiteko sistema aurreikusteko derrigorra, arestian aipatutako Zigor Kodearen 31.bis artikuluan aurreikusitako ondoreetarako.
Gardentasuna lehentasuna da EAJ-PNVrentzat eta zure ekarpenak behar ditugu esparru honetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.
Hemen klikatu, hobetzeko iradokizuna egiteko: