EAJ-PNVK berari lotuta dagoen fundazio bakarra dauka, SABINO ARANA FUNDAZIOA, eta hiru sozietate ditu Alderdiak dituen Batzokietan ematen diren zerbitzuak era antolatuan eta eraginkorrean emateko. Batzokiek, historikoki, barruko parte bat izan dute, alderdiaren egoitza, eta beste parte bat herritargoarekiko harremana indartzeko eta sustatzeko, hau da, alderdikide eta alderdizaleen arteko harremanak sustatzeko. Alderdiak toki esparruan duen oinarriaren parte garrantzitsua dira eta EAJ-PNVk politika egiteko duen modu berezia identifikatzen laguntzen dute,hau da, politika hurbila, eguneratua eta zehatza.
Gainera, EAJ-PNVk beste elkarte eta sareetan parte hartzen du, elkarren arteko sinergiak partekatzeko eta elkarren esperientziatik ikasteko.
Gardentasuna lehentasuna da EAJ-PNVrentzat eta zure ekarpenak behar ditugu esparru honetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.
Hemen klikatu, hobetzeko iradokizuna egiteko: