Gardentasun ataria

Ezagutzera eman

 

Jasotako diru laguntza eta laguntza publikoak

 

Alderdiak botere publikoetatik datozen baliabideen bidez finantzatzea, alderdi hauek lortzen duten finantzaketaren arabera egiten da, sistemaren independentzia eta nahikotasuna bermatzeko.

Hauteskunde gastuetarako dirulaguntza publikoak Hauteskundeetarako Erregimen Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren eta Autonomi Erkidegoetako eta Euskadiko herrialde Historikoetako Batzar Legegileetako hauteskunde prozesuak arautzeko legeriaren bidez ezartzen dira.

EAJ-PNVk, alderdi politiko gisa, eta 8/2007 Lege Organikoa, Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzkoa betetzeko orduan, honako baliabide ekonomikoak jasotzen ditu finantzaketa publiko bidez:

  • Hauteskunde gastuetarako dirulaguntza publikoak.
  • Estatuak bere barne funtzionamendurako ematen dituen urteko dirulaguntzak, kopuru hau ezartzen da Gorte Nagusietarako azken eskerleku eta botoen arabera.
  • Herrialde Historikoek barne funtzionamendurako ematen dituzten urteko dirulaguntzak, kopuru hau ezartzen da Eusko Legebiltzarrerako azken eserleku eta botoen arabera eta Herrialde Historikoetako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan lortutako eserleku eta botoen arabera.
  • Erreferendum kasuetan propaganda kanpainak egiteko ohiz kanpoko dirulaguntzak.
  • Gorte Nagusietako, Eusko Legebiltzarreko eta Herrialde Historikoetako Batzar Nagusietako legebiltzar taldeen eta Toki Administrazioetako erakundeetako ordezkari taldeen ekarpenak.

EAJ-PNVk jasotzen dituen dirulaguntza eta laguntza publikoei buruzko informazio garrantzitsua honako esteka hauetan dago eskuragarri:

HOBETZEN LAGUN IEZAGUZU

Gardentasuna lehentasuna da EAJ-PNVrentzat eta zure ekarpenak behar ditugu esparru honetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Hemen klikatu, hobetzeko iradokizuna egiteko:

IRADOKIZUNA BIDALI