Gardentasun ataria

Ezagutzera eman

 

Arauak

 

EAJ-PNVren jarduera, alderdi politikoa den aldetik, Espainiako eta Frantziako estatuetako oinarrizko arau markoen bidez dago araututa, eta arau horietan ezartzen dira Alderdiaren estatutuek bete beharko dituzten gutxieneko baldintzak, bere erakundea eta barne funtzionamendurako oinarrizko prozedurak zehazteko orduan.

Hauek dira EAJ-PNV arautzen duten legeak:


 

EAJ-PNVren Aberri Estatutuak

 

Indarrean dauden Aberri Estatutuak 2020an izan ziren onartuak eta Alderdiaren egituraketa, antolaketa eta barne funtzionamendua arautzen dituen oinarri nagusiak jasotzen dituzte.


 

Estatu mailako araudia

 

Alderdi politikoen erregimen juridikoa 1978ko Konstituzioak arautzen du eta, horrekin batera, lege marko aplikagarria osatzen duten hainbat lege organikok. Arau hauek ezartzen dituzte alderdi politikoen estatutuek jaso behar dituzten gutxieneko baldintza batzuk. Lege hauek dira,nagusiki, Alderdiei buruzko Lege Organikoa, Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoa, jarduera ekonomiko-finantzarioa Kontrolatzeko Lege Organikoa eta Hauteskunde Erregimen Orokorrerako Lege Organikoa.


 

Frantziar araudia

 

Alderdi politikoek elkarte izaera dute- 1901eko uztailaren Legeak, elkartzeko kontratuari buruzkoak arautzen ditu -, irauteko antolatuta daude eta herrialde osoan dute ezarpena. Aniztasuna eta talde politiko ezberdinen arteko lehia dira demokraziaren eta iritzi askatasunaren oinarrietako bat. Eskakizun hau eta alderdi bateko alderdikide izateko askatasuna Bosgarren Errepublikako Konstituzioaren 4. artikuluak jasotzen ditu. Lege marko aplikagarria beste arau batzuekin osatzen da, besteak beste Bizitza politikoaren gardentasun finantzarioari buruzko legea, Hauteskunde gastuen murrizketari buruzko legea eta jarduera politikoen finantzaketa argitzeko legea, Bizitza ekonomikoan eta prozedura publikoetan ustelkeria prebenitzeko eta gardentasunerako legea, Europar Parlamentuan kontseilariak eta erregioetako ordezkariak aukeratzeari buruzko Legeak aldarazitako Hauteskunde Kodea eta alderdi politikoei emaniko babes publikoa.

HOBETZEN LAGUN IEZAGUZU

Gardentasuna lehentasuna da EAJ-PNVrentzat eta zure ekarpenak behar ditugu esparru honetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Hemen klikatu, hobetzeko iradokizuna egiteko:

IRADOKIZUNA BIDALI