EAJ-PNVk bere kargudun hautetsiengandik jasotzen dituen ekarpenek osatzen dute Alderdiak jasotzen duen diru sarrera pribaturik handiena.
EAJ-PNVk honen bidez adierazten du azken hauteskunde prozesuetan gure hautagai zerrendetan ez dugula ustelkeriagatik auziperatutako pertsonarik aurkeztu eta, ondorioz, bete egin dugula gure barne estatutu eta araudiek barne eta herri kargudunei eta alderdikide guztioi zentzu honetan ezartzen dizkiguten derrigorrak eta betebeharrak, hau da, eguneroko jardunean konpromiso argi eta zalantzagabea zintzotasunarekin, erantzukizun etikoarekin eta gobernu zuzenarekin. Estatutu eta araudi hauetan era berean ezartzen da herri kargudunen kudeaketa lana gardentasun printzipioak gidatu beharko duela, legeak une bakoitzean ezarritakoaren arabera. Eta arestian esandako guztia gure barne karguak eta herri karguak banatzeko, boterea ez metatzeko eta kontrolatzaile figuraren eta kontrolatua izan behar duen figura ez nahasteko ditugun printzipioekin bat eginik.
Gardentasuna lehentasuna da EAJ-PNVrentzat eta zure ekarpenak behar ditugu esparru honetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.
Hemen klikatu, hobetzeko iradokizuna egiteko: