Gardentasun ataria

Ezagutzera eman

 

Gobernu organoak

 

EAJ-PNV batzarretan antolatuta dago, alderdikideei ematen zaie erabakiak hartzeko prozesuetan eta alderdi politiko gisa berezko dituen eginkizunetan parte hartzeko aukera, une oro bermatzen du uri eta herrialde mailako erakundeei dagozkien erabakiak esparru horietan hartzea, barne erakundeak botere edo eginkizun banaketaren arabera antolatzen ditu, exekutibak zuzendaritza elkartua duten organo gisa eratzen ditu eta barne kargudunak eta herri kargudunak elkarrengandik banatzeko printzipioak betetzen ditu, boterea ez metatzeko eta kontrolatzailea eta kontrolatuaren arteko nahasketarik gerta ez dadin, eta aitortzen du herri karguduna edo barne karguduna aukeratzeko eskumena duten organoek badutela erabaki horiek atzera botatzeko ahalmena.

EAJ-PNVren gobernu organoek ( betearazlea, legegilea, bermeak eta judiziala) hiru mailatan funtzionatzen dute: aberri, herrialde eta uri mailan.

Aberri Maila

  • Organo betearazlea: Euzkadi Buru Batzarra (EBB)
  • Organo legegilea: Aberri Batzarra
  • Organo judiziala: Aberri Epaimahaia
  • Barne hauteskunde prozesuei jarraipena eta kontrola egiteko organoa: Aberri Berme eta Zaingo Batzordea.

Herrialde Maila

  • Organo betearazlea: Herrialde Buru Batzarrak (ABB, BBB, GBB, NBB, IBB).
  • Organo legegilea: Herrialde Batzarrak.
  • Organo judiziala: Herrialde Epaimahaiak.

Uri Maila

  • Organo betearazlea: Uri Buru Batzarrak.
  • Organo legegilea: Uri Batzarrak.
  • Organo judiziala: Uri Epaile edo Epaimahaiak.

HOBETZEN LAGUN IEZAGUZU

Gardentasuna lehentasuna da EAJ-PNVrentzat eta zure ekarpenak behar ditugu esparru honetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Hemen klikatu, hobetzeko iradokizuna egiteko:

IRADOKIZUNA BIDALI