Gardentasun ataria

Ezagutzera eman

 

Barruko kontrolak

 

Indarrean dagoen araudiarekin bat eginik, EAJ-PNVk barne kontrola egiteko sistema aurreikusi du ekitaldi eta agirietatik erator daitezkeen izaera ekonomikoko eskubide eta derrigorrak kontu hartzeko eta kontularitza egiteko. Hain zuzen ere, indarrean dauden Aberri Estatutuek 66tik 79ra doazen artikuluetan barne kontrol batzuk ezartzen dituzte eta Batzarrek aukeratutako epaile eta epaimahaiak eratzea aurreikusten dute. Halaber, Aberri Berme eta Zaingo Batzordea ere aurreikusita dago. Gainera, barne kontrola egiteko beste organo batzuk daude,besteak beste Aberri Batzarreko Ordezkarien artean aukeratzen diren Kontu-Aztertzaileak. Aztertzaile hauek egiten dute urteroko kontularitza liburu eta agiriak aztertzeko eta onesteko lana.

HOBETZEN LAGUN IEZAGUZU

Gardentasuna lehentasuna da EAJ-PNVrentzat eta zure ekarpenak behar ditugu esparru honetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Hemen klikatu, hobetzeko iradokizuna egiteko:

IRADOKIZUNA BIDALI