Gardentasun ataria

Ezagutzera eman

Gardentasun atari hau da EAJ-PNVk Gardentasunarekin hartutako konpromisoari jarraiki, abian jarri duen elementu nagusia, erakundearen barruko informazio esanguratsua ezagutzera emateko bereziki, herritarrengan eragin ekonomikoak izan ditzakeena. EAJ-PNVk hitzeman du orain dagoen informazioa eguneratuko duela, Gardentasun eduki berriak eskainiko dituela eta informazio hau gero eta ulerterrazago egingo duela, gure erakundeak “kristal gardenezko hormak dituen erakundearen filosofian” urrats berriak eman ditzan.

Atari honetako zatirik garrantzitsuena izango da “Gardentasun edukiak” izenekoa eta ezagutu nahi den informazio guztia era intuitiboan eskuratzeko moduan antolatzeko ahalegina egin dugu.


 

EAJ-PNV-ren Konpromisoa Gardentasunarekin eta Gobernu Onarekin

 

Bere historian zehar, EAJ-PNVk Alderdi gisa duen berezko egitura eredu ireki baten bidez antolatu du, eta eredu honetan parte hartze,lankidetza eta gardentasun printzipioak lehenesten dira “pertsonak helburu” goiburuari erantzuna ematea xede.

Hain zuzen ere, EAJ-PNVk ulertzen du Gardentasunean, prozedurei buruzko informazioan eta herritarrek informazio publikoa, etengabea, eguneratua eta era erraz eta ulerterrazetan eskainia jasotzeko duten eskubidean oinarritutako jardute ereduan aurrera egiten jarraitu beharra dagoela. Zentzu honetan, 2016 urtean onetsitako Aberri Estatutuetan jasotako Oinarri Nagusiek ere aurreikusten dute herritarren parte hartzea dela jarduteko oinarrizko printzipioa.

EAJ-PNVk,alderdi gisa dituen helburuen artean, zintzotasunarekiko konpromisoa lehenesten du, bere buruari gardentasun exijentzia handia, erantzukizun etikoa eta gobernu ona burutzeko exijentzia jarriz eta konponbideak politikaren esparru barruan bilatzeko konpromisoarekin elkarrizketaren eta parte hartze demokratikoaren bidez bilatuz.


 

Gardentasuna: Zer da eta zertara derrigortzen du

 

EAJ-PNVk ulertzen du Gardentasun Politikoak erakunde publikoak eta bestelako erakunde publiko eta pribatuak derrigortzen dituela herritargoari bere ekimenen berri ematera, bereziki diru publikoari dagokionaren aldetik, informazioa partekatzeko,herritarrengan konfiantza sortarazteko,harremanak indartzeko eta, horrekin batera, ustelkeria kasu oro prebenitzeko.

Egoera honetan aplikagarri den oinarrizko araudia eratortzen da Gardentasun, Informazio Publikoa jasotzeari eta Gobernu Onari buruzko 19/2013 Legetik eta Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikotik (Zioen azalpena, 3. Artikulua, Diru Laguntzak eta hamahirugarren Xedapen Gehigarria).

HOBETZEN LAGUN IEZAGUZU

Gardentasuna lehentasuna da EAJ-PNVrentzat eta zure ekarpenak behar ditugu esparru honetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Hemen klikatu, hobetzeko iradokizuna egiteko:

IRADOKIZUNA BIDALI